Masaje ikastaroak egingo dituzte Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2015eko urriaren 30a

Masaje ikastaroa antolatu dute Kurtzebarri eskolakoek azken urteetan legez. Eta hilabete batetik sei hilabete arteko umeak dituzten familiendako da. Azaroan dira eskolak (17:30); hona egunak: 10, 12, 17 eta 19. Izena aurrez eman behar da eskolara deituta (943-79 00 49).

"Zure umearekin batera hazkunde goxoa bideratzen duen esperientzia da", diote antolatzaileek.

Arropa erosoa eta eskuoihala eramatea gomendatu dute.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak