Hamabost bat ume eta horien gurasoak elkartu ziren Txiki Txokoan eta oso gustura entzun zituzten Atxabaltako kuentisten ipuinak. "Formatu polita izan da, motza eta erakargarria", zioten gurasoek bukaeran.
Atxabaltako kuentisten hurrengo saioa izango da azaroaren 21ean, zapatua, Txiki Txokoan (11:30) eta lau urtetik gorakoei gomendatu diete.
Hori baino lehen azaroaren 6an, egubakoitza, helduendako emanaldia izango da: Ameli: Ipuinen jostuna. Arkupeko Zaraia aretoan izango da, 19:00etan.