Andoni Urzelairen narrazio liburu bihurria kalean da

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko urr. 29a, 14:28

Karanbola Toxikoak, euskarazko hirugarren liburua du Aretxabaletakoak; 17 narraziorekin osatutako bilduma da. Elkarri lotuta dauden istorio independenteak dira. Gaur, eguena, Donostian aurkeztu du Susa argitaletxearekin atera duen liburua.

"Horietako bakoitzak istorio konkretu bat kontatzen du, pertsonaia jakin batzuen gorabeherak, bada. Baina istorio baten eta hurrengoaren arteko loturak daude; eta, era berean, guztiek  halako giro berdintsua ere badute. Hortik izenburua: narrazio batek bestera eramaten zaituelako, txiripaz bezala", esan du idazleak.

Betidanik obsesionatu izan duten gaien gainean jardun du aretxabaletarrak –bakardadeaz, bizitzaz, heriotzaz...–, gaur egungo gertakariei eta tokiei ere keinua eginda. " Zinismoari, injustiziari eta axolagabekeriari, besteak beste. Irakurlea pertsonaiekin identifikatu egingo dela uste dut. Liburuak ez du aparteko pretentsio literariorik, ez da liburu zaila. Modu arin eta jostarian idatzita dago. Irribarre batekin irakurtzeko".

Labean sartzeko, bi gehiago

Ia 24 orduak horretara jarrita idazten duela dio, liburu bakoitzari hiru hilabete baino gehiago eman barik. Argitaletxe bila dantzan dabiltzan gazteleraz idatzitako beste bi ere baditu. Horiek eta gehiago adierazi ditu bihar, egubakoitza, argitaratu den Puntua aldizkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak