Saioak bideratu dizkiete 10 eta 17 urte arteko nerabeen gurasoei, irakasleei eta hezitzaileei. Eta batez ere komunikazioa eta elkarbizitza landu gura dituzte. "Gure gaztetxoak kalera irteten hasi dira, baina ez dute kontatzen zer egiten duten", diote antolatzaile taldean dauden gurasoek, eta gaineratu dute: "Mugikorrarekin eta Interneten ordu asko pasatzen dituzte, sare sozialetan, eta ez dakigu zer egiten duten. Gazte batekin nola jokatu jakitea zaila da sarritan". Horregatik gazteekin komunikatzeko beste beste modu bat aurkitu beharra dagoela diote. Eta kontu horietan bideratzeko adituen laguntza izango dute.
Argibideak ematen
Bi saio egingo dituzte. Lehenengoak komunikazioa du ardatz eta Izar Arregi psikologo, irakasle eta terapeutak gidatuko du. Bigarrena, sare sozialen gainekoa izango da eta Pantallas Amigas elkarteko kideak etorriko dira argibideak ematera.
Egitaraua
Lehenengo formazio saioa
- Hitzaldia: Nerabe-guraso arteko komunikazioa eta elkarbizitza.
- Hizlaria: Izar Arregi.
- Eguna: Azaroak 5, euskaraz.
- Eguna: Azaroak 12, gazteleraz.
- Ordua: 18:00.
- Non: Ibarra kiroldegia.
Bigarren formazio saioa
- Hitzaldia: Nerabeak Interneten: erabilerak, arriskuak, segurtasuna.
- Hizlaria: Pantallas Amigas elkartea.
- Eguna: Azaroak 19, euskaraz.
- Eguna: Azaroak 26, gazteleraz.
- Ordua: 18:00.
- Non: Ibarra kiroldegia.