Lehiaketara aurkeztutako marrazkiak honako tamaina izan beharko du: 20 zentimetro altuera eta 5,5 zentimetro zabalera. Gaia eta teknika, ostera, libreak dira. Hori bai, marrazkiak inon argitaratu gabea izan beharko du.
Lanak entregatzerakoan bi kartazal eraman beharko dira, anonimotasuna gordetzeko. Kartazal batean marrazkia egongo da (tolestu gabe) eta bestean egilearen datuak (izen-abizenak eta telefono zenbakia). Eta bietan, kanpoaldean, ezizen edo lelo berbera jarri behar da.
Lehiaketaren irabazleak 150 euro jasoko ditu saritzat.