Pastoraltzako ordezkariek bat egin dute herritarrekin elizkizunean. Unai Elkoro alkatea ere egon da elizkizunean eta agustindar mojek herrian izandako bilakaera aipatu du. Azkenik, Arantza Jakak hitza hartu du eta esker oneko berbak esan ditu: Aretxabaletako herriari eskerrak eman dio eta herritarrengatik jasotako "maitasuna eta laguntza" azpimarratu ditu.