Eskalada ikastaroa antolatu du Udalak emakumeendako

Mirari Altube Arrese 2015ko urr. 22a, 09:25

Eskalatzea gustuko duten emakumeendako ikastaroa antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak. Hasiberriendako zein maila ertaina dutenendako da, 18 urtetik gorakoendako, eta hiru hilabete iraungo du: azaroa, abendua eta urtarrila. Izena eman behar da urriaren 26tik 30era bitartean, Arkupen. Eskolen prezioa da 12 euro.

 

Eskolak izango dira Ibarra kiroldegian astelehen eta eguaztenetan, 18:00etatik 19:00etara, Debagoieneko eskalada eskolakoek gidatuta. "Baten batek beste orduren bat gurako balu edo bi egun horietako batean bakarrik ahal izango balu, esan dezala eta ea antolatzeko modurik dugun…", diote antolatzaileek. Eskolak eman ahal izateko gutxienez zortzi lagun gura dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak