Kirol taldeak aurkeztuko ditu UDAk egubakoitzean

Mirari Altube Arrese 2015ko urr. 21a, 18:13
UDAk iaz egin zuen aurkzpeneko irudi bat.

Aretxabaleta kirol elkarteak, UDAk, kirol talde guztiak aurkeztuko ditu egubakoitzean, urriaren 23an. Ibarra futbol zelaian izango da ekitaldia, 18:00etan. 2015-2016 denboraldiko argazki ofizialak aterako dituzte han.

UDAko kirol sekzio guztiak egongo dira ordezkatuta egubakoitzeko ekitaldian: futbola, futbol eskola, pilota eta gimnasia erritmikoa. Aurkezpenean mosaiko bat ere egingo dute, eta futbol zelaiko tabernan pintxo potea egongo da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak