"Emakumezkoek eta gizonezkoek elkarrekin kirola egitea sustatzea da txapelketaren helburuetako bat eta frontoiaren erabilera bultzatzea eta indartzea bestea", jakinarazi dute UDAko kideek.
Azaroko bi aste bukaeratan izango dira partiduak: 7 eta 8, eta 14 eta 15. "20 bikote elkartu gura ditugu eta lortuz gero lehenengo ligaxka bat egingo dugu eta ondoren finalerdiak eta finalak jokatu", diote antolatzaileek, eta gaineratu dute: "Oraingoz bederatzi daude, hortaz, anima daitezela frontenisa gustuko dutenek, giro polita izango dugu eta".
Sariak dira honako hauek: txapeldunendako, bertako produktuekin egindako otarra; eta txapeldunordeendako afaria bi lagunendako.