Askotariko gastronomiak dastatu dituzte Aretxabaletan

Jon Berezibar 2015eko urriaren 18a

Gaztela eta Leon, Extremadura, Galizia, Errioxa eta Euskal Herria ordezkatzen duten taldeak egon dira euren produktuekin: olagarroa, txitxi-burruntzia, hestebeteaj, ardoa, eta gazta dastatzeko eta erosteko aukera izan dute herritarrek. Bestalde, 21. Patxaran Lehiaketa Marga Zubizarreta aretxabaletarrak irabazi du.

Errioxako Voces del Ebro taldeak girotu du Herriko Plaza. Han batu dira ehunka herritar gastronomiaz eta folkloreaz gozatzera. Jaialdian parte hartu duten elkarteen produktuak dastatzeaz gain, 21. Patxaran Lehiaketara aurkeztutako etxeko patxaranaz edateko aukera izan dute. 20 botila aurkeztu dituzte eta onena Marga Zubizarretak egindako izan da. Bigarren lekuan Jon Sarraua eibartarra sailkatu da eta hirugarrena Jose Lombide aramaioarra izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak