Pertsonen eguneroko bizitza errazteko proposamenak eta bideoklipen eta animazioekin egindako aurkezpenak dira aurtengo erakusketan jasotakoak, hain zuzen proiektuen panelak, prototipoak eta ikus-entzunezko erreportajeak; guztira 52. Industri diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza graduko ikasleek, esaterako, 2020. urtean gizarteak izango dituen ezaugarriak identifikatu eta horien beharrak asetzeko produktuak proposatu dituzte.
Ekintzailetza bultzatzea
Kimu Berri ekimena 2010ean eratu zuten Debagoienean ekintzailetza sustatzen duten hainbat eragilek elkarlanean. Eta horren helburua da, batez ere, teknikoki ondo gertatutako gazteen artean ekintzailetza bultzatzea.