"17:00etan irtengo gara autobusean Azbeko geltokitik eta iritsitakoan Bilboko alde zaharrean bueltatxo bat emango dugu, Gabon bezperatan izango gara-eta", jakinarazi du Jose Inazio Isasmendik, elkarteko presidenteak. 22:00ak aldera itzuliko dira gero.
Sarrerak lortu ahal izateko lehenbailehen jakin gura dute zenbat izango diren, horregatik interesatuak hurreratu daitezela Basotxoko bulegora izena ematera (baita argibideak eskatzera ere); astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 12:00etara. Irteeraren prezioa da 40 euro (sarrerak, 30 euro eta autobusak, 10 euro).