Barre ugari egin dute aretxabaletarrek gaur Poxpolo pailazoa, Don Martin aurkezlea, haien lagun Braulio eta Bixkor txakurrarekin, ikuskizuneko protagonistak.
Ume guztiak adi-adi egon dira ordu osoan zehar, eta haiekin abestu ere egin dute, baita haien magia trukuetan parte hartu ere. Esate baterako, denak txundituta geratu dira Poxpolok musuzapi batekin elurra egitea lortu duenean.
Fin portatu dira neska-mutikoak gaur, eta ozen egin dute txalo eta kantuan; giro bikainean pasatu dute, beraz, eguerdia.
Beste saio bat arratsaldean
Eguerdian egon izan duten aretxabaletarrak 17:00etako saiora joan ahal izango dira Poxpolo eta konpainiaren jolas eta abenturekin gozatzera. Sarrera 3 euro izango da.