Une honetan hizkuntza errefortzuko hezitzaile baten beharra du Loramendik, berehala hasteko. Hori betetzeko, 2015eko urriaren 16rako lan poltsan izena emanda daukatenen artean aukeraketa egingo du.
Bete beharreko baldintzak
Baldintza orokorrak honako hauek dira: 18 urte izatea; euskalduna izatea eta euskalkia menperatzea; aisialdian esperientzia izatea; eta Aretxabaletakoa izatea edo Aretxabaleta ondo ezagutzea.
Hizkuntza errefortzuko hezitzaileen kasuetan, baldintza orokorrez gain, zera bete beharko da: Udalak hezitzaileei zuzenduta antolatzen dituen ikastaroak eginak edukitzea. Eta ludotekako hezitzaileen kasuetan, ondoko hau ere bete beharko da: EGA titulua izatea.
Lan poltsan izena emateko bidea irekita egongo da Loramendik besterik erabaki artean. Elkarteari sortuko zaizkion profil hauetako langile beharrak betzen joango dira, lan poltsan izena emanda daudenen artean aukeraketa eginda.