Osasuntsu dago ehun urteko emakumea eta kontu kontari jarduteko gogotsu etorri da Nati Rodriguez. Urte mordoa egin zituen Taberna Berri jatetxean sukaldari, eta gaur ere han elkartu da senideekin bazkaltzeko. Bi alaba, hainbat iloba eta Eskoriatzan bizi den biloba izan ditu inguruan. Azken horrek, gainera, oparia eman dio, eta pozik hartu du. Aretxabaletako alkate Unai Elkorok ere lore sorta galanta eman dio Udalaren izenean. Natik eskertu dizkio horiek: "Benetan politak dira, baina txuletak baleude loreen saskian hobeto", erantzun dio.
Familia handia dauka Natik: hamabi iloba, hamar birloba eta hiru hereniloba. Guztiak ez ditu inguruan izango gaur, baina guztiak akordatuko ziren harekin eta opari mordoa jaso ditu.