Kuku Miku elkarteko kideek eurek azaldu dute zer den elkartea:
"Kuku Miku 0 eta 6 urte bitarteko familien topagunea da. Durana kaleko 30. zenbakian dugu egoitza. Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditugu: hitzaldiak, tailerrak, haur eta gurasook ondo pasatzeko ekintzak…
Bestalde, lokalaz gozatzeko aukera ere badugu. Lokala, poliki-poliki, gure haurren beharretara egokitzen dihardugu, material desberdina sortuz eta lortuz.
Jarduera hauek guztiak era asanblearioan eta auzolanen bitartez eramaten ditugu aurrera.
Bertan parte hartzeko interesa baduzue, dagoeneko izena eman dezakezue: izena emateko orria eta diru sarreraren ziurtagiria postontzian utzita edo e-mailez bidalita.
Lehenengo asanblada izena ematen dugunon artean egingo dugu urriaren 31n, 10:30ean.
Eta gogoratu iaz ere bazkide izan zinetenok bazkidetza berritu beharko duzuela".