Mexikon lurraren defentsan lan egiten duen Maria Luisa Albores aktibistaren hitzaldia eguenean

Mirari Altube Arrese 2015ko urr. 6a, 18:16
'Sierra Norte por la vida' dokumentala.

Lankik gonbidatuta etorri da Maria Luisa Albores formazio saio batzuetara eta haren bisita aprobetxatuta hitzaldia emango du eguenean, urriak 8, udaletxe zaharrean, 19:00etan. Sierra Norte por la resistencia izena duen dokumentala emango dute lehenengo eta gero kontu-kontari jardungo du.

Tosepan kooperatibako kide da Albores, 31.000 kide inguru dituen kooperatibako kide. Eta Mexikoko Sierra Norte de Pueblan garatzen dabiltzan megaproiektuen aurkako erresistentziako kidea ere bada. Dokumentala ikusi ondoren han gertatzen dabilenaren gainean egingo du berba, eta aretxabaletarrekin kontu-kontari jarduteko gertu dator.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak