Gasteizko Udal Bandako kide den Itoizek jardungo du flautarekin eta hainbat taldetako kide izan den Sotresek gitarrarekin; ordubeteko saioa eskainiko dute. Obra originalekin eta konponketekin osatutako lanak ekarriko dituzte. "Flauta errepertorioan garrantzitsuak diren Dopplerren Hungariako fantasia pastorala eta Piazollaren tangoaren historia, esaterako. Baita Fallaren zazpi kantuen konponketa bat", dio Itoizek, eta gaineratu du: "Ezusteko bat ere gertatu dugu kontzertu horretarako".