Ohorezko Preferenteko beste taldeei dagokienez, gol festa izan da nagusi aste bukaeran. Mondrak launa berdindu zuen Beasainen erabat eroa izan zen partidu baten; markagailuan atzetik hasi ostean 3-4 aurretik jartzea lortu zuten baina 90. minutuan beasaindarrek berdintzea lortu zuen. Josu Zubiaren mutilek ez dakite oraindik zer den galtzea denboraldi honetan, eta hirugarrenak dira bederatzi puntutik zazpi erdietsita.
Bestalde, Bergarak galdu egin du Ikasberriren kontra (2-1) eta Antzuolak ligako lehen puntua lortu du Azpeitiko Lagun Onak taldearen aurka hiruna berdindu ostean.