'Chigüines, Nikaraguako umeak' argazki erakusketa jarri du Amsograk Arkupen

Mirari Altube Arrese 2015eko urriaren 2a

Nikaraguako umea.

Argazki erakusketa jarri du Amsogra gobernuz kanpoko erakundeak Nikaraguan dituen proiektuen berri emateko aretxabaletarrei. Urriaren 15a arte izango da zabalik Arkupeko erakusketa aretoan.

Aurten hamabost urte bete ditu elkarteak: "Argazkiak aitzakia dira urteotan egindako lanaren berri emateko. Hamasei bat argazki daude eta gero informazioa duten panelak", argitu du elkarteko kide den Iñaki Agiriano arrasatearrak: "Aretxabaletako Udalak, gainera, diruz laguntzen ditu proiektu horiek".

Etxebizitza eta osasuna eskubide unibertsalak direla dio Amsograk, eta horregatik, euren lan-esparru nagusiak etxebizitza duin eta osasungarria izan ditzaten dabiltza lanean Nikaraguan. Herrialdearen iparraldean, esaterako, Chorotega de Mozonte herri indigenarekin batera dihardute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak