Biodantza: bizitzaren dantza saioak emango ditu Oihana Barrutia Agirrek. "Musikaren bidez nor bere potentzialarekin konektatzeko gorputz teknika da. Mugimenduan, sentitzen duguna adieraztea", jakinarazi dute antolatzaileek. Hona egunak: urriak 7, 14, 21, 28 eta azaroak 4. Bi orduko saioak izango dira, 18:30etik 20:30era bitartean. Bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek, berriz, 12 euro.
Filarmendirekin argazkiak
Eguenetan, ostera, argazkilaritza ikastaroa izango da. Argazki kamera era automatikoan jarri barik argazkiak ateratzen irakatsiko du Ekaitz Filarmendik. Sentsibilitateak aldatu, abiadurak eta diafragmak erlazionatu, tripodeak zelan erabili eta beste hainbat kontu landuko dituzte. Hona egunak: 8, 15, 22, 29 eta azaroak 5 eta 12. Ordu eta erdiko saioak izango dira, 18:30etik 20:00etara. Bazkideendako prezioa 10 euro da eta gainerakoendako, berriz, 15 euro.
Izena eman gura dutenek Loramendira jo dezatela. Hona bideak: loramendielkartea@gmail.com; 943 77 09 70 eta 685 75 67 29.