Rosa Etxeberriarendako izan da Kurtzebarri institutuko gazta

Mirari Altube Arrese 2015ko ira. 28a, 13:01
Rosa Etxeberria, Maite eta Aitor Sanz-Azkunaga.

Kurtzebarri BHI institutuko laugarren mailako ikasleek postu bat jarri zuten zapatu goizean Sanmigeletako azokan, pintxoak, kamisetak eta amantalak saltzeko. Azoka girotzeko apustu bat antolatu zuten, eta gazta baten pisua asmatu beharra zeukaten herritarrek. Gehien hurbildu zen haren pisura Rosa Etxeberria.

Jasotako dirua Holandako Cuij herriko Merlett College institutuarekin antolatutako elkartrukeko bidaiaren gastuak estaltzen laguntzeko erabiliko dute. Rosa Etxeberriari eta Maite alabari, eman zion saria Iñaki Sanz-Azkunagak. "On egin eta  eskerrik asko postura hurbildu zineten guztioi!" jakinarazi dute Kurtzebarri institutuko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak