Sanmigelak Aretxabaletan

Iturrigorri frontoia jendez lepo mexikar doinuekin gozatzeko

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko ira. 27a, 21:16

Sanmigel jaiak kantuan eta dantzan borobildu ditu Aretxabaletako Abesbatzak, Mexiko gerturatuz herrira. Askotariko adinetako ikusleek gozatu ederra hartu dute rantxera ezagunekin osatutako errepertorioa entzuten, besteak beste, Las mañanitas eta Mexiko Lindo kantuekin. Jarlekuetan zeuden askok ezin izan diote kantatzeko tentazioari eutsi.Abesbatzako kide guztiek abestutakoak, bakarlariek kantatutako beste hainbatekin tartekatu dituzte. Abeslariak ez dira baina kantatzera mugatu, Nuria Fernandez de Arroiabek prestatutako koreografiak ere dantzatu dituzte-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak