Martxoan inauguratutako Lau bankuko plazan egin zuten hitzordua emakumeek. Eta han elkartutakoek, pauso moreak margotu zituzten Santa Kurtz kaletik Ilargi plazaraino, herriko emakumeen topaleku izateko asmoz jaio berri den Emakume Txokoraino, hain zuzen ere.
Behin margotze lanak bukatuta landareak landatu zituzten Ilargi plazako lorategian. Haritz landarea, aloe vera eta hainbat lore. Urriaren 2an iritsiko da Emakumeen Mundu Martxa Debagoienera, Bergarara hain zuzen, eta atzo egindako landaketarekin atxikimendua adierazi zioten Geure gorputzak, geure lurraldeak leloa duen martxari.