Sanmigelak Aretxabaletan

San Migel jaietako egitaraua

Irailaren 25a / EGUBAKOITZA

18:00 Eidabe taldearekin HAUR BERBENA: "Sardina freskua". Herriko Plazan.

19:30 ARRASATEKO KILIKIEN KONPARTSA ERTAINA, ETA ARETXABALETAKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Arrasateko eta Aretxabaletako gaiteroekin batera.

21:00 Sei Pistols & Trabuko bat taldearekin KANTU AFARIA Durana Kalean.

 

Irailaren 26a / ZAPATUA

Ondorengo guztaiz gain, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Artisautzaren eta Nekazaritza Ekologikoaren XXL FERIA, Durana kalean, eta Aretxabaletako II. Ganadu-feria, Arlutz kantxan.

10:00 DIANA, Aretxabaletako txistulariekin.

10:00 "Tril" emakume taldeak antolatuta, TALO TXOSNA, goizean zehar. Pagaldai tabernan.

11:30 Leizarra Musika Eskolako TRIKITILARIAK. Kaleetan zehar.

11:30 KANTUZ KALEAN. Basotxo elkarteko abesbatza kantuan ibiliko da herriko kaleetan zehar, Arrasate eta Eibarko jubilatuen elkarteetako abesbatzekin batera.

12:45 TXALAPARTA. Durana kalean.

13:00 Simon Otxandategi taldearen JOALDUNAK. Durana kalean.

14:30 HERRI BAZKARIA. Iturrigorri frontoian.

19:00 "Beinke-Loramendi" dantza emanaldia, Herriko Plazan.

20:00-21:30 ALAIKI taldea. Herriko Plazan.

22:30-00:30

22:00 BOLO TXAPELKETA

         Izen-ematea: 10 euro

         1. saria: Urdaiazpikoa eta batutako diruaren %40a

         2. saria: Urdaiazpikoa eta batutako diruaren %30a

         3. saria: Batutako diruaren %20a

         4. saria: Batutako diruaren %10a

 

Irailaren 27a / DOMEKA

11:00 DIANA, Aretxabaletako gaiteroekin

11:00 Basotxo elkartearen eskutik DOKE TXAPELKETA, Basotxo aurrean.

13:00 HERRI KIROLAK, Herriko Plazan.

Aizkolariak

  • Arrospide (6 aldiz Euskadiko txapelduna) eta J. M. Mugikaren arteko norgehiagoka:

              -2 ebaketa bertikal

              -6 ebaketa horizontal

              -Ebaketak kolpeka

  • Irati Astondoa eta Alazne Etxaburuen arteko norgehiagoka

              -Txingak

              -Artaburuak

              -Trontza

              -Lasterketa

  • Bikote mistoen arteko norgehiagoka

              -6 ebaketa bertikal

Harri-jasotzailea

  • Aimar Irigoienek (azken urteotako txapeldunak) harri desberdinetako altxaketak egingo ditu

Iparraldeko jokoak

  • Jose Martin "TUBI"ren erakustaldia (abuztuan, Aian, errekorra egin zuen fardo altxaketan, 25 jasoaldirekin)

              -Fardo altxaketa

              -Ingude jasotzea

              -Orga jokoa

Aurkezlea: Gabisola

16:00 XXIII. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA. Herriko Plazan.

          Garaikurra, txapela eta dirua emango zaie sailkatuei.

          Izen ematea: 15:15etik 15:45era, 20 euro.

19:00 KONTZERTUA Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik.

          JAI MEXIKARRA izeneko emanaldia, musikariak eta dantzariak lagun dituztela.

          Herriko Plazan edo Iturrigorri frontoian, eguraldiaren arabera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.