Sortzaile ipurterrea da Iker Azkoitia eta zorte oneko dabil azken boladan. Goenkale telesailean agertuko da abendutik aurrera, Lander surflari gaztearen paperean. Mikro-antzerki musikal bat ere estreinatuko du abenduan Azkoitiak, bere abestiekin eta bera ere aktore nagusi dela. Madrilen Pintame antzezlanean ere lanean dabil, laugarren denboraldiz jada.