Bigarren eskuko bizikleta azokarekin borobilduko dute Mugikortasun Astea

Mirari Altube Arrese 2015ko ira. 22a, 09:47
Irakasleak eta ikasleak Kurtzebarri eskolara bidean oinez gaur, martitzena.

Mugikortasun Astea egiten dabiltza Europako hainbat herrialdetan legez Aretxabaletan, eta Udalak ere joan-etorriak autoa erabili gabe egitera gonbidatu ditu herritarrak: "Irailaren 16tik 22ra zoaz aktiboki ikastetxera eta lantokira. Ez hartu autoa". Hala bada, ume eta gaztetxo asko eta asko bizikletan, patinetan eta oinez doaz egunotan bai Kurtzebarri eskolara, bai Arizmendi ikastolako Almenera.

Mugikortasun Astea bukatzeko bihar, hilak 23, bigarren eskuko bizikleta azoka egingo dute lehenengoz herrian. 17:00etatik 19:00etara bitartean izango da, Herriko Plazan. 

Azokarako materiala atzo jaso zuten, material asko antolatzaileen esanetan. 30en bat lagunek hustu zituzten etxeko ganbarak eta biltegiak, eta era askotako kontuak batu zituzten, batez ere ume txikiendakoak: trizikloak, motor txikiak, patineteak, patinak, bizikletan ibiltzeko umeendako aulkiak… Bihar plazara aterako dituzte guztiak interesa dutenek erosi ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak