Ludoteka ezagutzeko ate irekiak izango dira astelehenetik aurrera

Mirari Altube Arrese 2015ko ira. 19a, 09:00

Algara ludotekak ateak zabalik izango ditu astelehenean hasi eta eguen ilunkera bitartean (17:30-19:00). Ohi legez, ikasturtea hasi aurretik, Gernika plazan dagoen egoitza bera eta han egiten diren jarduerak ezagutzera eman gura dizkiete herriko neska-mutikoei eta haien gurasoei. 

Astelehenean gaztetxoenendako zabalduko dituzte ateak. Haur Hezkuntzako lehenengo mailakoak joan ahal izango dira, betiere, heldu batek lagun eginda. Martitzenean Herriko Plazara joango da ludoteka, eta han jolasak egingo dituzte. Eguaztenean, Gernika plazan, egoitza inguruan jardungo dute jolasean; eta eguenean, irailaren 24an, ludotekan bertan elkartuko dira interesa duten guztiak. Ezustekoren bat ere izango dute orduan. 

Izen-ematea zabalik 

Ludoteka 3 eta 12 urte arteko neska-mutikoendako topalekua da, jolaserako eta harremanetarako Udalak eskaintzen duen zerbitzua, hain zuzen ere. 

Izena emateko epea zabalik dago, eta ludotekatik pasatu behar da. Ordutegiaren gaineko argibideak ere han dituzte –943 79 05 81 edo loramendi.aisia@gmail.com–. Urteko kuota 60 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak