Yolanda Arrieta idazlearekin ibilbidea egingo dute liburutegian urriaren 3an

Mirari Altube Arrese 2015ko ira. 17a, 18:30

Herritar bat Udal liburutegian.

Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua duen Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan guraso tailerrak antolatu ohi dituzte eta hurrengo saioa Yolanda Arrieta idazlearekin egingo dute. Urriaren 3an izango da, baina izena aurrez eman beharra dago.

Tailerraren izena da: Ibilbide bat liburutegian barrena. Eta landuko diren gai batzuk honako hauek dira: 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat liburuak non daude; ze irizpide erabili aukeraketa egiteko; ze ohitura hartu daitezke irakurzaletasuna haurrengan sustatzeko…

Urriaren 3an, zapatua, izango da 10:00tatik 13:00etara, liburutegian. Gurasoak ez ezik, interesa duen edozein lagun gertura daiteke. Hona izena emateko bideak: haurliburutegia@aretxabaleta.eus edo 943 08 10 01.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak