Taldeak gutxienez hiru lagunekin osatuta egongo dira, eta gehienez, laurekin. Taldea ezin osatu ibiliz gero, antolatzaileengana jo: "Jokatu nahi eta ez bazarete hiru jokalariko gutxieneko kopurura heltzen, edo bakarrik bazaude, ez arduratu, guk topatuko dizugu taldea". Partiduek zortzi minutu iraungo dute eta guztiek jasoko dutela oparitxo bat iragarri dute antolatzaileek.
Txapelketa horrekin saskibaloi erakustaldia egin gura duEskoriatza kirol elkarteak Aretxabaletan, neska-mutikoek kirol hori ezagut dezaten eta jokatzera anima daitezen.