Irailaren 21ean jarriko du martxan futbol eskola UDAk

Mirari Altube Arrese 2015ko ira. 14a, 15:32
Mutikoak Ibarra futbol zelaian entrenatzen.

Domekan, irailak 20, Ibarra futbol zelaiko ateak zabalduko ditutze 2007an jaiotako neska-mutikoendako. Futbol eskolaren martxa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute han eta zalantzak argitu. Eta astelehenean, irailaren 21ean, lanean hasiko dira futbol eskolako jokalari guztiak.

2007an eta 2006an jaiotakoek 16:45ean izango dute lehenengo entrenamendu saioa astelehenean, eta 2005ean jaiotakoek, 18:00etan. "UDAk mimo handiarekin prestatu du aurten ere futbol eskola eta interesa duten neska-mutikoei futbolean hazteko eta formatzeko aukera eskaini nahi die", adierazi dute kirol elkarteko ordezkariek. Entrenamendu saio horretan jakinaraziko diete futbol eskolak izango duen ordutegia eta urte guztiko egutegia. 

Kimuek, 2004an jaiotakoek, ostera eguazten eta egubakoitzetan izango dituzte entrenamendu saioak 17:00etan hasita. 

Gurasoekin bilerak urriaren 1ean

Horren guztiaren berri emateko, gurasoekin bilerak egingo dituzte UDAko ordezkariek urriaren 1ean, Ibarra kiroldegian. Futbol eskolako jokalarien gurasoen bilera 18:00etan izango da, eta informazioa ematearekin batera zalantzak argituko dizkiete.

Kimuen bilera, ostera, 19:00etan izango da eta oinarrizko futbolaren gainean Aretxabaleta kirol elkarteak zehaztu duen estrategiaren berri emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak