Antxintxika Triatloi Taldeko Arnaiz eta Balza de Vallejo bigarren izan dira Legutioko triatloian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko irailaren 14a

Argazkia: Legutioko Triatloia.

Legutioko lehenengo triatloi krosa jokatu zuten zapatuan. Parte-hartzaileek kilometro bat igerian, 20,4 kilometrotako bizikleta saioa eta 9,6 kilometro korrika egin behar izan zuten. Beñat Arnaiz aretxabaletarra eta L. Balza de Vallejo izan ziren bigarren sailkatuak, gizonezkoen eta emakumezkoen kategorian, hurrenez hurren.

Probako irabazleak Ainhoa Gonzalez emakumezkoetan, 2.29.17ko denborarekin; eta Aitor Regillaga gizonekoetan, 1.50.04ko denborarekin izan ziren.

Antxintxika Triatloi Taldeko kideak

Beñat Arnaizek 1:50:15ko denbora egin zuen eta Balza de Vallejok 2.34.11ko denbora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak