Kuarteletik kalera atera dira herriko artistak

Mirari Altube Arrese 2015ko ira. 13a, 12:11
Kalaña taldea pilotalekuan.

Iturrigorri pilotalekura joan ziren atzo, zapatua, kuartelean lokala duten musika talde asko. Eta artistak direla erakutsi zieten herritarrei. Txaro Gallego antzezleak, ostera, Arkupen erakutsi zuen eskuartean darabilen lana eta DJek Haizea taberna izan zuten topaleku.

Pilotalekuko giroa poliki-poliki berotu zuten musikariek. Inalectric eta Kalaña taldeek arratsalde partean jo zuten, eta nork bere estiloan jardun zuen taula gainean. Ikusle asko ez Iturrigorrin orduan, baina horiek gustura herriko musikarien doinuei jarraika. Gau partean gainerako taldeen erakustaldia etorri zen, horien artean jardun zuten 2-KOT bikoteak eta Krisis taldeak. 

Arkupera hurbildu zirenek, ostera, Suerte antzezlanaren entseguarekin gozatu zuten. Antzerki munduan urte mordoa daroan aretxabaletarrak gertatu du lana, eta taula gainean bakarrik-bakarrik jardun zuen. Harrituta utzi zituen asko, eta oso gustura beste hainbeste; eta guztiek hunkituta jarraitu zuten haren jarduna. 

DJak gustuko dituztenek, ostera, Haizea tabernara jo zuten eta Asier Galiano, Eder, Borgas eta beste hainbaten musika doinuak jarraitu zituzten gertutik.

Kalean ezin egin kontzertuak

Erakustaldiarekin pozik agertu dira antolatzaileak, baina kontzertuak kalean egin izanarekin penatuta daude. Euriaren beldur jo zuten pilotalekura eta herritarrei kosta egin zitzaien hara hurbiltzea. "Hala ere, pozik gaude lehenengo saio honekin eta etorriko dira gehiago", jakinarazi dute.

Erlazionatuak

'Lokaletik kalera' ekimena

Mirari Altube Arrese 2015 ira 13 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak