Agorreko Andramaixak ospatzen dabiltza Areantzan eta egubakoitzean auzo afaria izan zuten. Atzo, ostera, kontzertuaren txanda izan zen eta ostean jolasak ere izan zituzten; eguerdian ginkana eta arratsaldean auzoko jolasak.
Gaur, ostera, Kurtzebarri mendiko egunarekin bat egin eta hara joan dira. Ohitura duten legez 2015eko argazkia aterako dute tontorrean areantzarrek.