UDAko entrenatzailearen arabera, bi taldeek joko nahiko antzerakoa egiten dute eta partidu gogor eta trabatua izango zela uste zutenek, bete-betean asmatu dute. Aukera garbirik ez da egon partiduan eta asko kostatu zaie baloia lurrera jaitsi eta jokatzea. Gaurkoarekin, hiru puntu lortu dituzte aretxabaletarrek lau jardunalditan.
Eguaztenean izango da hurrengo norgehiagoka, etxean, Ibarra futbol zelaian 19:00etan Zallaren aurka.