Herritarrek harrera bikaina egin diote Ixadebalde azokari

Mirari Altube Arrese 2015ko ira. 12a, 15:21

Aretxabaletako Herri Plazan jarri dute XI. Ixadebalde merkealdi azoka euriaren beldur. Eguraldiak, baina, lagun egin die eta herritarrak zain zeuzkaten 10:00ak baino lehen. Batzuk umeendako arropari begira, beste batzuk kirolerako kontuei eta eskolarako materialari, guztiek topatu dute gustuko zer edozer.

Saltzaileak gustura eta erosleak ere bai. Izan ere, aparteko eskaintzak atera dituzte kalera Aretxarteko merkatariek: uda sasoiko arropa, kirola egiteko arropa, umeendako kontuak, eskolarako materiala, argazkiendako kontuak… baita gozogintzarako produktuak, eztia, baserriko ogia eta beste hainbat kontu ere. Eta horiei guztiei herritarrek harrera ezin hobea egin diete.

Mitarte kalean egitekoak ziren, orain arte legez, baina eguraldiak lagunduko ez zuelakoan plazara eraman dituzte postuak. Horregatik saltzaile gutxiago elkartu dira. Aretxabaleta kirol elkarteko kideek, ostera, ez dute hutsik egin eta han egon dira materiala saldu eta bazkide txartelak egiten.

Erlazionatuak

Gura beste mauka Ixadebalde azokan

Mirari Altube Arrese 2015 ira 12 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak