Hiruhileko osoagatik helduek 90 euro ordaindu beharko dituzte –langabeek 80– eta haurrek, berriz, 45 euro. Izen-ematea eta informazio gehiago: 943 53 43 96/659 35 92 21 telefonoetara deituta edo jaikielkartea@yahoo.es helbidera idatzita.
Sentimenduak, sormena eta jolasa jartzen ditu jokoan, besteak beste, dantza inprobisazioak, eta horiek lantzeko aukera izango da astelehenetan –irailaren 28tik aurrera–, Jaiki elkarteak antolatutako ikastaroan. "Edozein da gai, baina lotsak baztertu behar dira", dio Maier Etxebarria antolatzaileak. Gainera, saioetan, pixkanaka hasten dira ikasleak inprobisatzen, eta esperientzia ez da beharrezkoa.
Hiruhileko osoagatik helduek 90 euro ordaindu beharko dituzte –langabeek 80– eta haurrek, berriz, 45 euro. Izen-ematea eta informazio gehiago: 943 53 43 96/659 35 92 21 telefonoetara deituta edo jaikielkartea@yahoo.es helbidera idatzita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.