Hamabost komertzio elkartuko dira kalean; honako hauek: Amaia ume denda; Asensio; Atai; Begira argazkiak; Belar Meta; Brasileña akeita etxea; Gertu janari prestatuak; Haurrak; Kilima; M5 kirol denda; Martin oinetakoak; Tinta Beltza; Titare lentzeria-mertzeria; eta Zubia oinetakoak. Batzuek uda sasoiko jeneroa izango dute eta beste batzuek ohikoa. "Betiko legez kalitate oneko jeneroa aterako dugu kalera eta betiko legez prezio ezin hobeekin. %70 arteko beherapenak izango dituzte aretxabaletarrek", jakinarazi dute Aretxarteko zuzendaritzako kideek.
Merkatariek jarritako postuen artean egongo da Akorde taberna, gerturatutakoei edatekoa eta mokadutxoak eskainiz. Eta Aretxabaleta kirol elkarteko ordezkariek ere materiala jarriko dute herritarren eskura. Bide batez, kirol elkarteko bazkide egiteko aukera egongo da.
Jolasak eta zozketak
Merkealdien azokak iraun bitartean jolasean jardun ahal izango dute neska-mutikoek. Egun osoan izango dituzte gaztelu puzgarriak eta arratsaldean jolasak ere bai.
Azoka itxi aurretik zozketak egingo dituzte Aretxartekoek. Erosketak egindako bezeroen artean zozketatuko dituzte hiru otar batetik; eta UDAk emandako bi bazkide txartel, bestetik.