Aukerak izan ditu UDAk, baina zorterik ez. "Lehen zatian eusten ibili gara; hasieran oso ondo irten gara eta ondo jaurtitako falta batean gola sartu digute. Guk aukerak izan ditugu baina zorterik ez langa jo dugu-eta".
Bigarren zatian Uda nagusi
Eta UDAren gola bigarren zatiaren lehen minutuetan etorri da. "Partidua aurrera ateratzeko ezinbestekoa zen gola egitea eta lortu dugu. Bigarren zatian ondo ibili garela eta eurak baino gehiago izan garela uste dut", dio Igartuak.
Ilusioz
Hurrengo partidua Gasteizen jokatuko dute. "Izan dituzten emaitzak ikusita, gure mailakoak direla esango nuke; irabaztera joango gara. Ekipoa ilusioz dago. Hirugarren mailan jokatzeak motibazioa ematen digu". Ibarran, igarri egiten da harmailetan hori. "Udak beti eduki ditu jarraitzaileak eta orain kanpotik etortzen dela jendea konturatu gara. Oso gustura gaude afizioaz".