Udalbatzako hainbat kide eta hainbat Udal teknikari joango dira herritarren ordezkari legez. Horietako batzuek oinez joateko asmoa agertu dute, Unai Elkoro alkateak, esaterako. Herritar batzuk ere joango dira oinez eta gainerakoak autoetan gerturatuko dira.
Behin Arantzazura iritsita meza entzungo dute 12:00etan gehienek, eta gero bazkaltzen geratuko dira.