Eta ikasgaia ondo ikasita izango dute, hirugarren mailan ezin dituztela partiduak epel hasi, eta azken unera arte gogor borrokatu behar dela baloi bakoitza. Kontrario gogorrak izango dira bizkaitarrak, liga ondo hasi duen talde horietakoa da, dagoeneko lau puntu dituzte-eta zorroan. Oraingoz Balmaseda da jokatutako partidu guztiak irabazteko gauza izan den talde bakarra, baina gertu dago Durango, lau punturekin.