"Otalora kalea oinezkoendako jartzeko asmoa zela-eta noranzkoa aldatu zitzaion Lausittara doan bide horri. Oinezkoendako izatea bertan behera gelditzerakoan lehengo noranzkoa aproposagoa iruditzen zaigu", jakinarazi du Unai Elkoro alkateak eta gaineratu: "Hango bizilagunen partetik kexa ugari jaso ditugu lehengo egoerara itzultzeko eskaerarekin batera". Bide batez abuztuan egitekoak ziren beste margotze lantxo batzuk ere egingo dituzte datorren astean.