'...irakurriz' ikuskizuna eskainiko du Shakti Olaizola bihurrikariak eguenean

Mirari Altube Arrese 2015eko abuztuaren 26a

Shakti Olaizola bihurrika.

Zirkuko tekniketan aditua den Shakti Olaizolak ...irakurriz ikuskizuna ekarriko du eguenean, abuztuak 27, Herriko Plazara, 19:30ean. Ordu erdiko saioan bihurrika jardungo du liburuak lagun hartuta.

Irakurtzen dagoen neska baten mundu bitxia ekarriko die aretxabaletarrei, hainbat pasarterekin osatutako istorioa hain zuzen ere. Eta horiek ikusleekin partekatuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak