Herritar ugari batu da aurtengo Aretxabaletako jaietako herri bazkarian. Aurreko urteetan lez, paella izan da protagonista nagusi. Lerro luzea eratu da banatu behar zuten lekutik herriko kale nagusian zehar. Batzuk, bi ordu lehenago jarri omen dira lerroan eta beste batzuk aldiz, leku ona edukitzeko asmoz, goizeko 10:30ak inguruan jarri omen dute mahaia plazan. Bat edo beste, jateko gabe geldituko ote zen beldur ere bazegoen, baina azkenean denentzat iritsi da paella plater ederra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.