Osteko konfeti eta puzgarri erraldoiek udaletxe ingurua koloreztatu eta gero, atera dira plazako arkupetik erraldoi eta buruhandiak eta kalejira egin dute Durana kalean zehar, dantzalditxo eta guzti.
Aretxabaletar ugari elkartu ohi da Andramaixen txupinazoaren bueltan, udaletxe inguruan jaiei ongi-etorria emateko. Aurten ere, tradizioa zaindu eta herriko agintariekin batera egin diote Ikurrinari agurra, txalotu egin dute abesbatzaren eta txistularien ondorengo saiotxoa eta pozik entzun dute Unai Elkoro alkateak eta haren laguntzaile izan diren alkate txikiek jaurtitako txupinazioaren eztanda,bertsoek lagundutakoa.
Osteko konfeti eta puzgarri erraldoiek udaletxe ingurua koloreztatu eta gero, atera dira plazako arkupetik erraldoi eta buruhandiak eta kalejira egin dute Durana kalean zehar, dantzalditxo eta guzti.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.