10:00etan irten eta eguerdi partean, 12:30etik 13:00ak bitartean bukatuko da Andramari jaietako kirol hitzordua. Durana kalean hasi eta Durana kalean bukatu, ohi den moduan.
Udako kriterium-aren finala
Bien bitartean, 115,5 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik txirrindulariek; eta besteak beste, Gatzagako mendatea eta Arlabangoa igo beharko dituzte. Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasate dira, berriz, zeharkatuko dituzten udalerriak. Aurten 77. aldia izango du abuztuko kirol probarik ezagunenak. Gogoan izan udako kriteriumaren finala dela Aretxabaletako hitzordu hori.