Mankomunitate barruan dauden zortzi udaletako hamasei ordezkarik osatuko dute gaur lehen aldiz elkartu den Gobernu Junta: Arrasateko lauk, Bergarako hiruk, Oñatiko hiruk, eta Aretxabaletako bik eta Eskoriatzak, Antzuolak, Elgetak eta Leintz Gatzagak ordezkari bana izango dituzte. Alderdiei dagokionez, EAJk bederatzi ordezkari izango ditu, EH Bilduk bost, PSE-EEk bat eta Leintz Gatzagako Hautesleen Elkarteak beste bat.
Egin duten lehen batzarrean, Aretxabaletako alkate Unai Elkoro izendatu presidentea, eta Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea, presidenteordea. Unai Elkorok ilusioz hartu du kargua, eta esan du hondakinen kudeaketa izango dela helduko dioten lehenengotako gaia. Gaineratu du oporren ostera arte ez dutela zehaztuko zeintzuk izango duren Mankomunitateak izango dituen batzordeak.