Copreci etxetresnen osagaien munduko fabrikatzaile garrantzitsuenen artean dago, eta lehena da gas eta indukzio erregulazioaren osagaietan. Gaur egun, 1.400 langile ditu eta, Aretxabaletakoaz gain, beste sei lantegi ekoizle ditu, Txina, Txekiar Errepublika, Brasil, Mexiko, Italia eta Turkian.