Egun osoko txapelketa izan da. 09:00etan hasi dira lehenengo partidak, eta 19:15ean jokatu da finala. Denbora horretan hamalau talde aritu dira nor baino nor UDAk laugarren urtez antolatu duen txapelketan.
Aurten UD Akabauak taldea izan da irabazlea. UDAn jokatu izandako jokalariek osatzen dute, gehienbat. "Aurten bai!", esan du batek baino gehiagok finalaren amaieran, izan ere urteak dira taldeak txapelketan parte hartzen duela eta behin baino gehiagotan gelditu da garaipenetik oso gertu. Garaipena eta 600 euroko saria jaso dute UD Akabauak taldeko kideek.
Izotz taberna taldeak egin du bigarren, eta 300 euro jaso ditu. Hirugarren Doble Zero taldea izan da, eta 100 euro eraman ditu.
Parte hartu duten taldeak izan dira: Portaloi, FSC, UD Aramaixo, Atez Atekoa, Los Malaña, Alar&cia, Spiris, GTC, Haizeas Weah, Joselu Ahizpak, Izotz taberna, Doble Zero, UD Akabauak eta Apendis City.