Erakustaldiak, lehiaketak, jolasak eta gura beste musika Portasol aldean

Mirari Altube Arrese 2015ko uzt. 16a, 13:02
Kalebarren txarangako kideak Portasolgo jaietan.

Txupinazoa botata 18:30ean eta buruhandien eta erraldoien kalejirarekin hasiko dituzte jaiak egubakoitzean, uztailaren 17an, Portasol aldean. Hango komertziotako eta ostalaritza zerbitzuetako kideek antolatu dituzte beste behin, eta aste bukaera guztian izango da jai giroa bertan.

Hona jai egitaraua:

Uztailaren 17a, egubakoitza:

  • 18:30ean, txupinazoa eta jarraian buruhandiak eta erraldoiak txistulariekin.

  • 19:00etan, txikiteoa trikitilariekin

  • 21:30ean, rock kontzertuak kiroldegi aurreko zelaian: D-skarga

  • 22:30ean, rock kontzertuak kiroldegi aurreko zelaian: Kadena perpetua eta Craps taldeak

  • 22:30ean, dantzaldia Basajaun taldearekin Zaraia taberna alboko aparkalekuan

Uztailaren 18a, zapatua:

  • 11:00etan, diana txistulariekin

  • 11:30ean, atletismo proba Bizkaia kalean: 105 metroko lasterketak

  • 11:30ean, txakurren erakustaldia kiroldegi aurreko zelaian

  • 12:00-14:30, haurrendako parkea hiru tokitan: Dorleta, Aretz eta Ibarra tabernen parean

  • 12:00etan, gimnasia erritmiko erakustaldia Atseden taberna parean

  • 12:30-14:00, txikiteoa trikitilariekin

  • 16:00etan, mus txapelketa Eguzki Alde elkarteko arkupetan

  • 19:00-20:30, pintxo potea auzoan

  • 19:30ean, herriko musika taldeak kiroldegiko zelaian: Mister Drospers, Baztertuak…

  • 19:30-21:00 eta 23:00-01:00, dantzaldia Obaneuke taldearekin Zaraia alboko aparkalekuan

  • 22:30ean, kontzertuak kiroldegi aurreko zelaian: Krisis eta Pisontxis

  • 00:00etan, su artifizialak kiroldegiko zelaitik

Uztailaren 19a, domeka:

  • 11:00etan, artisau azoka eta bigarren eskuko azoka Atseden taberna parean

  • 11:30-14:00, haurrentzako parkeak hiru tokitan: Dorleta, Aretz eta Ibarra tabernen parean

  • 12:30-14:30, txikiteoa Kalebarren txarangarekin

  • 13:30ean, paella lehiaketa kiroldegi pareko zelaian

  • 18:00etan, Gorritiren zezentxoak kiroldegi pareko zelaian

  • Ondoren, Portasol auzoko nagusiena omenduko dute, baita 2015an lehenengo jaiotakoa ere

  • 21:00etan, jaien amaierako txupinazoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak